Berbalagunek hala eskatu digutela ikusita, Ezkerraldeko dinamizatzaileok zuen aholkua aintzat hartuko dugu eta berbalagunon Mendi Talde bat osatzea erabaki dugu.
Bertan parte hartzea oso erraza da, funtzionamendua gainerako berba taldeen antzekoa izango da: euskaraz berba egiteko konpromisoa, koordinazio egokia... Kontua da talde honetan edozein taldetako berbalagunek har dezaketela parte, baita berbalagunak ez direnek ere.
Hilean behin mendi irteera bat antolatu eta egingo dugu. MENDILAGUNA izan nahi baduzu bidali email bat zure izen-abizenak eta zein herritan hartzen duzun parte adieraziz. Ikusi bideoa eta gozatu: