Aurten TBko Mihiluze saiora ikusle joan ginen eta geure joko eta txapelketa antolatzen animatu!
Etorriko zara parte hartzera? Egon lasai, TBrik ez dugu ekarriko eta!
Noiz: maiatzaren 17an arratsaldeko 17:30etan
kanporaketarekin hasi eta gero, FINALA jokatuko dugu!
Antolatzailea: Sestaoko Berbalagun-AEK
Zorte on denoi!!
Izen ematea: Izena bakarka ala taldeka eman daiteke. 3ko 16 talde onartuko ditugu gehienez. Azken eguna: maiatzaren 12a
Argibideetarako:
94 496 09 00
sestao_berba@aek.org
http://sestaoberba.blogspot.com
Laster arte mihiluzeok! Eta hasi trebatzen!

4 iruzkin:
Kaixo Mihiluzeok
Datorren maiatzaren 17an ondo pasatuko dugu, etorri hona eta ikusiko duzue zelako dibertigarria den, eta gero jai handiagoa daukagu.
Ikusi arte
Mihiluzerakonpon.
Iepa!
Antolaketa kriston ideia iruditu zait.
Euskaltegian aritu garen bakoitzean primeran pasatu dugu, zalantzarik gabe konta nirekin.
Karrantzako lagun pare bati esango diot ea animatzen diren!
maju.
Kaixo lagunok!
Zelako ideia ona den!
Nik ez dut parte hartunahi,lotsatia naizelako, baina klaseko lagunek animatu behar dudala esan didate.
Gainera, oso nekatuta gaude eta kurtsoa amaitzeko apur bat bakarrik falta zaigu.
Nik pentsatuko dut joango naizen.
Jakiten dudanean esango dizuet.
Agur!!!
Aupa lagunok
Askotan ikusten dut mihiluze TBn, jolastu berriz, birritan baino ez euskaltegian.
Oso dibertigarria iruditzen zait eta saio honetara ezin joan arren espero dut berriro antola dezaten!
Zorte on
Post a Comment