2008/10/24

Sestao-Getxo berbalagun ibilaldia!!


Kaixo polit horiek!!

Sestao-Barakaldoko berba talde batek jada ekintza bat proposatu eta gauzatuko du. Kirolariak bazarete eta bizikleta maite baduzue, ezin duzue aukera hau alferrik galdu.

Helburua Sestaotik Getxora joatea da, agian eta eguraldia lagun Sopelaraino. Noiz izango da?? Bada jende orori ondoen datorkion egun batean:

Noiz: Hurrengo larunbatean, azaroak 1, goizeko 10:45ean

Non: Kasko plazan, Metro irteeraren ondoan.

Ezer gutxi behar da (bokata eta ura eraman!!), hasierako plana ibilalditxo lasaia egitea da. Hortaz, baton bat arineketan hasiz gero, bere erantzukizuna da!!. Izena eman nahi baduzue idatzi email honetara.

Orain zuek aukeratu, baina bi plan dituzue Sestaon/Barakaldon bertan euskaraz bizitzeko!!.



2 iruzkin:

egizu said...

Aupa, Sestaoko berbalagunak, oso plan polita proposatu duzuena. Gurean ere zabaltzen ari gara gonbidapena, 2k izena eman dute, iada, ea egun hauetan jende gehiago animatzen den!

http://www.blogari.net/egizu?cat=4186

ondo segi!

Anonymous said...

Ieep ondo!! Ea apurka-apurka ezkerralde-eskuinalde konexia txatutzen dugun!!

Post a Comment